Banatzaileen mundua bitxia da. Liburu banatzaileei buruz nabil, nahiz eta diska eta bestelakoen mundua antzerakoa izango dela suposatzen dudan.
Inork ez du ezer ezagutzen haietaz (gehienok existitzen zirenik ere ez genekien) baina hortxe daude. Badirudi aparteko lanik egiten ez dutela, baina diru gehien irabazten dutenak beraiek dira. Haiek gabe bizi dezakegula dirudi... eta hala ote den ez daukat larregi argi.
Liburu bat argitaratu nahian nabil. Ezer berririk ez da. Webgune proiektu hau martxan jarri baino arinago egin nahiko nuke, aukeran. Nire burutik kentzeko eta gero bakarrik webgune kontutan zentratzeko (nahiz eta jakin badakidan hala ez dela izango). Eta mundu horretan sartu nahiean, hots, liburu bat argitaratzearen munduan sartu nahiean, banatzaileekin egin dut tupust.
Topo baino, tupust.
Banatzaileengana hurbiltzea ez da samurra. Haiek erabakitzen dute zer banatu eta zer ez. Auskalo zer kriterioren menpean. Gero, liburuaren balioaren %50a (gutxienez) beraientzako izango da. Ez liburuaren etekinaren %50, baizik eta liburudendako balioaren %50. Beste erdia, liburudendak, inprentak, argitaletxeak eta, agian, idazlearen artean banatu beharko litzateke.
Orduan, zera bururatzen zaizu: agian argitaletxe gabe bizi naiteke. Azken finean, argitaletxeek ez dute horrenbeste egiten.
Urrunago joanda, apika, liburudenda gabe ere bizi zaitezke; izan ere, zure liburua horren da ona ezen ahoz aho zabalduko da haren beharra eta jendeak zure etxera deituko du harengatik galdezka.
Gero, burura etortzen zaizu gaur egun internet sekulako herraminta dela eta agian, agian, inprenta gabe ere bizi zaitezkela. Tira, agian ohiko liburuak zahartuta daude eta zuk mundua eguneratuko duzu. Zuk bakarrik.
Eta, bide horretatik jarraituz, pentsatzen duzuna zera da, idazle gabe ere pasa zaitezkela. Hobe esanda, mundua idazle hau gabe ere bizi daitekeela.
Ea puntu horretara heltzen ez garen.
Idazle txar gabe bentzat bizi gaitezke. Ez dakit zure kasua den :-)
ResponderEliminarBestalde webgunearen erabilgarritasunari buruz gomendio bat: Etzazu koloretako fondoa erabili, irakurketa zailtzen baiit du.
Gero arte ta zorte on liburuaren argitalpenarekin...